Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, 2018-2019 bitarte, data hauetan:
2018: azaroak 17, abenduak 15 2019: urtarrilak 12, otsailak 16, martxoak 16 eta apirilak 6 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko, inprimaki hau bete behar da.
Nagore Amenabarro artistari zenbait gai proposatu diogu: denbora, bizitzaren zikloak, urtaroak, erritoa, iheskortasuna ... Hemendik abiatuta larunbatero familekin sormen tailer ezberdin bat partekatuko du Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera honetan.
Bi saio eskainiko ditu. Lehenean (martxoak 16), tailerrean ezkutukoa landuko dugu, hasiera batean ezin ikus daitekeena; bigarrenean (martxoak 23) efimerotasuna landuko dugu, eskultura modular efimero bat eta honekin argi- itzalekin jokatuko dugu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Lehenengo tailerrean ezkutukoa landuko dugu, hasiera batean ezin ikus daitekeena.
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Urteko bigarren kantu Jira martxoaren 16an izango da eguerdiko 12:00etan, ohi bezala, Elkar Megadendatik abiatuta.
Egun horretan denok ezagutzen ditugun euskal kanta tradizionalak abestuko ditugu.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?