Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite egiten du.
Baina itsasoa arriskuan dago. Eta ba al dakizue zergatik? Ilargiak daki.
Argik, neskatila ausarta zenez, Osaba Joxek emandako karakolaren bidez, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko.
Hori da, musika eta kantaz josita, Txotxongillo Taldeak kontatzen digun istorioa, txotxongilo mota ezberdin, diapositibak eta argi beltzaren bidez.
17:00 Gonbidapenen banaketa.
Adina: +4
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Idurre Eskisabelek berriki kaleratu duen Goseak janak poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du Dana kantariarekin batera.
Iñaki Peña dokumentalaren zuzendariak eta Bidegin Elkarteko Izaskun Andonegik, dokumental honen proiekzioaren ondoren, heriotzaren eta doluaren gaien inguruan hausnarketa sustatuko dute.
Maite dugun norbait hiltzen denean, nola egin aurre? Aulki hutsak dokumentalak heriotzaz, doluaz eta itxaropenaz hitz egiten digu.
Hizkuntza: dokumentala euskaraz emango da gaztelaniazko azpitituluekin eta ondorengo solasaldia gaztelaniaz izango da.
Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
José Obeso doktorea. Neurologoa. HM Hospitales erakundeko A.C. HM CINAC Neurozientzien Zentro Integraleko zuzendaria. + Parkinsonen Gaixotasuna duten Pazienteen Elkartearekin lankidetzan.
Karikaturgile/bertsolari batek eta bi bertsolarik osatzen dute taldea. Karikaturgilea marrazten hasiko da, eginen dituen marrazkiak izanen dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka eginen dituzte beren lanak. Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat... Horretaz gain, bueltan dauden pertsona batzuk hautatu eta hauen karikaturak eginen ditu karikaturgileak, bertsolariek nortasuna bilatzen saiatuko dira bertaratuen irriak eraginen dituztelarik.
Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.