Nagore Amenabarro artistari zenbait gai proposatu diogu: denbora, bizitzaren zikloak, urtaroak, erritoa, iheskortasuna ... Hemendik abiatuta larunbatero familekin sormen tailer ezberdin bat partekatuko du Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera honetan.
Bi saio eskainiko ditu. Lehenean (martxoak 16), tailerrean ezkutukoa landuko dugu, hasiera batean ezin ikus daitekeena; bigarrenean (martxoak 23) efimerotasuna landuko dugu, eskultura modular efimero bat eta honekin argi-itzalekin jokatuko dugu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Eolo Izaki, bizi eta xelebreak hegaldi luze bat hasiko du, abentura berrien bila.
Edad: +4 años.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan emanaldiaren egun berean 16:30an, edukiera bete arte.
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Lau Haizetara izeneko txabola batek babesa eskaintzen die, arrazoi desberdinak medio, gerturatzen diren animaliei. Haize bakoitzak animalia bat ekarriko du, dantzatzeko poema bat, jolasteko poema bat eta ikusteko poema bat, urtearen zikloa osatzen den bitartean. Kontakizun natural batean integratuko dira elementu guztiak, emanaldian parte-hartze zuzena suspertzen delarik.
Itziar Zubizarreta eta Taun taun teatro taldearen emanaldia. 4-7 urte dituzten haurrentzat. Saioan haurrak gurasoekin edo arduradunekin egongo dira.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Ro orain dela urte bete sortu zuten Azkoitia eta Azpeitiako bost pertsonek. Urtebetez lokalean sartuta egon ondoren, 4 kanta argitaratu dituzte. Lehenengo, Ilhunbean Esan – Egina, bi zatitan banatutako kanta luze bat argitaratu zuten. Ondoren, beste bi kanta grabatu eta horietako batekin bideoklip bat argitaratu zuten.
Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argiak prest. Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina...Oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen.
Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean? Ikuskizuna bertan behera utzi? Ez, inolaz ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta hala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.
Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen.
Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.