22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Oharra: Korrika laguntzaileek %20ko deskontua izango dute sarrerak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erostean.
Zuzendari artistikoa: Mireia Gabilondo
Musikariak: Mikel Urdangarin, Audience, Miren Narbaiza (MICE), Ines Osinaga, Dana, Xendarineko Ahizpak...
Idazleak: Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano
Ekoizpena: Loraldia
Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. Ikuskari honek Sarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du. Kalaportu sentikariak Iurretako poetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantari eta bi idazle bilduko ditugu Victoria Eugeniako taulan. Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiaren sormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: