Bihotz handiegia narrazioak, Eider Rodriguez. Susa argitaletxea.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da "Bihotz handiegia", garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Informazio gehiago: Literatura Plazara (pdf).
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Jon Itcaina kantariak Brasileko soinu eta koloreen artean ibili den xoriño baten bidaia abesten du. Bidaiariaren gogoetak eta sendimenduak euskaraz adierazten ditu, Brasileko erritmo bizi eta moldaketa aberats batzurekin. Itsasuko dantzari eta txistulariak elkarrizketa mestizo bat sortzen du Itsasoaren eta muga guzien gainetik. Hala nola, euskal kantu herrikoiak eta sorkuntzak aurkezten ditu bai eta ere Brasileko kantu eta musikak batzuen egokitzapenak.
Zuzendaria: Hasier Etxeberria.
Dokumentala Arzaken ikuspegian barneratzen da eta euskal sukaldari esanguratsuenetakoa gertutik ezagutzeko aukera ematen du.
Ikusi Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: