Maider Zabalegi Galardi (Oiartzun, 1976) abeslari eta konpositorea da. 14 urte zituela, Alaitz Telletxearekin batera, trikiti bikotea osatu zuen, Alaitz eta Maider izenekoa eta 1990 hamarkadaren bukaeran arrakasta itzela lortu zuten.
2017. urtean bakarkako proiektu berriari ekin zion, Zuei izenekoa diskoa kaleratuz. Orain bigarren lana aurkeztuko du, Bidean.
Oholtzan, Maiderrekin batera, Urbil Artola, Gorka Urra, Santi Romano, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste musikariak arituko dira.
Argazkia: Gorka Urra.
Topaketaren funtsa da heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpainian, leku atsegin batean eta kafea/tea bizkotxoarekin dastatzen dugun bitartean. Helburua da ikuspegi ezberdinetatik heriotzaren kontzientzia piztea bizitza baloratzeko eta tabuak apurtzea. Ez da dolurako laguntza taldea, edo esperientzia pertsonalei laguntza emateko taldea. Ez da ondoriorik ateratzea bilatzen, eta konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira.
Lehen Death Cafea Jon Underwwodd eta Sue Barsky Reiden eskutik sortu zen Londresen, Bernard Crettazen ideiak jarraituz.
Topaketa museoko liburutegian izango da.
Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da leku kopurua mugatua delako: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Donostian bertsotan. Gipuzkoa bertsotan, girotze saioa . Bertsolariak: Pello Basurto, Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia, Itxaso Piquer.
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez izeneko bere lehen nobela aurkeztuko du martxoaren 29an, Azpi Kultur Elkartean, Gorka Bereziartuarekin izango duen solasaldian.
Puskatu ezin duen iraganaren zamarekin bizi da Beñat Sarasolaren lehenengo nobelako protagonista. Ez baita erraza iragana ahaztu nahi baina utzi ezin duenaren bizimodua. Militante politiko inplikatua izana gaztetan, inplikazio horren kontrakarrean bizi nahi du orain, 90etako mundu gatazkatsu harekiko destaina azalduz.
Argazkilaria: GAIZKA IROZ
Mixel Etxekopar eta Galtxetaburu
-Manex Pagola gogoan-
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: