Desagertu
Berpiztu
Gorputz ezberdin batean esnatu
Leku ezberdin batean agertu
Gorputz eta espazio berriak eraikitzeko eta hauek bizitzeko era berriak imajinatzeko tailerra da hau. Mutaziorako tailerra dugu. Ezaguna baztertu eta egite forma berriak desioaren bitartez aktibatu.
Ane Rodríguez Zaitegi eta Maider Aldasoro artistei zenbait gai proposatu diegu: denbora, bizitzaren zikloak, urtaroak, erritoa, iheskortasuna ... Hemendik abiatuta familekin sormen tailer ezberdin bat partekatuko dute Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera honetan.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Gazteengandik gazteentzako umorezko eta euskarazko antzerkia eskaintzea helburu duen taldea da Barrexerka.
Emanaldi bakoitzean gonbidatu bat izaten da eta saio honetan Miren Amuriza izango da.
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Egun “Talkak egiten du didaktika” aurkezten dihardu, banda formatuan zein bakarkako emanaldietan.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: