22
Bertso marraztuak
ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMENDI, UNAI GAZTELUMENDI.
El Nido taberna 22:00
30
Bertso bazkaria
UXUE ALBERDI, UNAI ITURRIAGA. Gai-jartzailea: JOSEBA ALKIZA.
Herrera K.E. 14:00
31
Bertso jaialdia
ELI PAGOLA, AMETS ARZALLUS, HARITZ MUJIKA, OIHANA IGUARAN. Gai jartzailea: GORKA SEGUROLA.
Altzagaina (Plaza Gorria) 18:00
02
Bertso paperen emanaldia: Neretik
ANDONI EGAÑA
Andonik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendeaurrean aurkeztuko ditu Jon Ostolaza trikitilariaren laguntzarekin.
Tomasene K.E. 19:30
Bertso-saioa Eli Pagola, Amets Arzallus, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran bertsolariekin.
Gai-jartzailea: Gorka Segurola.
Koloretako mustroa emozioekin zeharo nahastuta dabil, batzuetan gu egoten garen bezala. Badirudi baduela hauek antolatzeko metodoa.
Adina: 2-11 urte
Literatur Udaberria egitasmoa antolatu du Donostiako Parte Zaharreko Kijera gaztetxeak, eta hiritarrak parte hartzera animatu dituzte. Egitasmo honen bitartez, parte hartzen duten pertsonen lanak jaso eta argitaratuko ditu gaztetxeak.
Lanen gaia librea bada ere, gaztetxeak ideiak eman nahi izan ditu, eta Kaia, Korrika, Erresistentzia eta Baratza gaiak proposatu ditu. Martxoaren 31 izango da egitasmoan parte hartzeko azken eguna, eta honako lan motak aurkeztu daitezke: Poemak, ipuinak, antzerki txikiak, iritzi artikuluak, komikiak, marrazkiak eta argazkiak. Lanak literaturudaberria@piperrak.cc helbidera bidali beharko dituzte parte hartu nahi dutenek, edo gaztetxeko buzoian utzi.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: