Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna Iza, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Machado Quintela, Maialen Sarasua.
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura...
Informazio gehiago: Gure oroitzapenak Adabakiren webgunean.
Korrikari buruzko informazio gehiago Korrikaren webgunean.
Booktegik antolatutako jarduera.
Gonbidatuak:
Itxaro Borda (idazlea)
Maddi Zubeldia (liburuaren zatiak irakurriko ditu)
Iratxe Retolaza (dinamizatzailea)
Ahazten diren gauzak Aritz Gorrotxategiren liburu berriena da, eta nolabait bere aurreko liburuaren (Zer egingo dugu orain opariekin?) jarraipena, obra horren B aldea izan daitekeena. Bederatzi narrazio labur hauetan Gorrotxategik egunerokoan hizpide duten hainbat gai jorratzen ditu: lanaren mundua, sexu-jazarpena, migrazioa...
Guzti honetaz arituko da solasaean Asier Osinalde idazlearekin.
Areto nagusia.
Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin iandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Euskal Herrian Bizi dinamika. Bertsokada. Gaia: Gazteok eta euskara . Bertsolariak: Pello Basurto, Iraitz Mateo, Beñat Mujika, Eli Pagola . Gai-jartzailea: Xabier Zufiria . Antolatzailea: Ernai. Ibaeta
Bigarren elkargune espazioa. “Artistekin ikasten dugu”
2019ko apirilak 4 eta 5 (17:00-19:00)
Okasio honetan Tabakalerako egoiliar programako Natalia Suárez Ortiz de Zárate artistarekin topaketa bat proposatzen dugu. Topaketa honen helburua bere lan modua ezagutu eta ikasgelara eramateko estrategia posibleak pentsatzea izango da.