Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, 2018-2019 bitarte, data hauetan:
2018: azaroak 17, abenduak 15 2019: urtarrilak 12, otsailak 16, martxoak 16 eta apirilak 6 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko, inprimaki hau bete behar da.
San Telmoko txokoetan istorio harrigarriak daude izkutuan. Museoan zehar ibilbide bat egingo dugu eta zenbait tokitan kontalari batek ipuinak kontatuko dizkigu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Haurrentzako antzerkia, musika eta txotxongiloak.
2 urtetik aurrera. Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
ITA Sergio Manfio. 2018.
Azpitituluak gaztelaniaz
Adina denontzat
Argazkia eta informazioa: Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa
Haurrekin familia giroan heriotzaz hitz egiteko tailerra Naroa Martínez pedagogoarekin. Helburua gai honi buruz hitz egiteko beldurra kentzea da. Honetarako, jolasak, ipuinaren irakurketa eta marrazkiak eta filma ikusiko dugu.
Haurren adina: 4-7 urte
Doan, izen-ematearekin: stm_erreserbak@donostia.eus, 943-481561
Ikusi hemen Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Palestina: erbestean eta okupazioa bizitzera behartutako herri bat
Norvegia-Frantzia-Suedia. Zuzendaritza: Mats Grorud. Ekoizpena: Frode Søbstad, Patrice Nezan, Laurent Versini, Annika Hellström / Tenk.tv, Les Contes Modernes, Cinenic Film. Gidoia: Mats Grorud, Trygve Allister Diesen, Ståle Stein Berg. Argazkia: Sara Sponga, Nadine Buss. Animazioa: Foliascope. Musika: Nathanaël Bergèse. Muntaketa: Silje Nordseth, Carsten Meinich, Anders Bergland, Margrete Vinnem. Iraupena: 80 min
HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: euskara
Beirut, Libano, gaur egun. Wardi neska palestinar bat da, hamaika urtekoa, eta bere familiarekin bizi da jaio zeneko errefuxiatuen esparruan. Bere birraitona maitea, Sidi, han ezarritako aurrenetako bat izan zen, 1948an bere etxetik bota zutenetik. Sirik bere bilobari Galileako haren etxe zaharraren giltzak ematen dizkion egunean, neska beldur da hark ez ote duen galdu egunen batean itzultzeko itxaropena. Esparruan, aitonarengan itxaropena pizten saiatu bitartean, testigantzak jasotzen dihardu Wardik belaunaldi batek baino gehiagok osatutako bere senideen artean.
FILM LABURRA THE TOWER filmarekin batera
Iran. Zuzendaritza: Roqiye Tavakoli. Ekoizpena: Mohammad Hadi Akhondi, Gholamreza Dastjerdi. Gidoia: Farshad Rezaei. Argazkia: Ehsan Dadras. Muntaketa: Saeid Salman Roghani. Aktoreak: Akhtarosadat Oliaei, Maryam Nikaein, Fateme Mojibiani. Iraupena: 12 min
HIZKUNTZA: persiera / AZPITITULUAK: euskara
Parvaneh berrogei urteko neska bat da eta gose bizi da.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...