21. KORRIKA
17:00 ONGI ETORRI KORRIKA!
Dultzaineroak, trikitilariak eta txistulariak auzoan zehar, Korrika iritsi arte.
17:00 HAURTXOKOA ETA GAZTELEKUA KALEAN
Haur eta umeentzako jolasak Haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
19:30 EROMERIA: EZTEN GIRO TALDEA
Korrika auzotik pasa ostean, erromeria Ezten Giro taldearekin.
Info. +: www.korrika.eus
Jardunaldiko hitzaldi nagusia:
12:45.14:00. Del morir y de la muerte. Experiencia etnográfica; Marta Allué
Heriotza garai eta gizarte guztietan presente dago. Hala ere, biologikoa eta soziala den edozein prozesuren antzera, testuinguru kultural eta historikoaren araberako agerpen anitz ditu. Ankulegi elkartearen XXII. Antropologia Jardunaldiak heriotza eta hari lotutako forma, irudikapen eta esanahiak izango ditu aztergai, eta San Telmo Museoak antolatuko duen Heriotza. Ante la muerte erakusketari lotuta egongo da. Nola egiten diogu aurre heriotzari? Nola agertzen zaigu eta nola ematen dugu horren berri? Zer forma hartzen dute hileta erritualek eta zeremoniek? Nolakoak dira egungo doluak eta osatze prozesuak? Zer harreman eraikitzen dira bizidun eta hildakoen artean? Nola agurtzen eta nola gogoratzen ditugu hildakoak? Zein da haien gizarte presentzia (sinbolikoa, jaien bidezkoa, espirituala )? Zer espazio eta arkitektura motak eraiki eta erabiltzen ditugu oroitzapen eta gurtzarako?
Bestalde, askotarikoak dira hiltzeko prozesuak eta, eurekin batera, prozesu horietan zehar burutzen ditugun ekintzak eta hartzen ditugun erabakiak. Gaixotasun edo istripu heriotzez gain, suizidioek, eragindako heriotzek, eutanasiak eta gaixotasun terminalen tratamenduek hausnarketa antropologikoa eta etikorako esparru zabal bat ireki eta osatzen dute, hainbat arloen arteko elkarrizketa ezinbesteko bihurtuz: legea, erlijioa, medikuntza, bioetika, zuzenbidea
Halaber, ikuspegi biopolitikoak eta indarkeriaren, gerraren eta genozidioen ikerketek, nekro-tanato-politikoa bihurtu zaigun egungo errealitateari buruzko hainbat hausnarketa etiko-politiko eta epistemikoak eskaintzen dizkigute. Mundu osoan zehar dauden hobi komunek, itsasoan itotako milaka pertsonen heriotza ukatuek, gerra edo feminizidioak hildako guztiek, heriotzaren inguruko bestelako prozesu, bizipen eta ekintzak eragin dituzte. Testuinguru ezberdinetan eragindako bortxa heriotzek eta desagerpenek erritu propioak sorrarazi dituzte, eta justizia, aitortza eta erreparaziorako borroka anitzi bidea ireki diete.
Informazio gehiago: www.ankulegi.org
Ikusi hemen Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Pederastia eta bere estalketa Elizan
LEHIAKETATIK KANPO
Frantzia. Zuzendaritza: François Ozon. Ekoizpena: Nicolas Altmayer, Éric Altmayer / Mandarin Production, Foz. Ekoizpenkidetza: Mars Films, France 2 Cinéma, Playtime Productions, Scope Pictures. Gidoia: François Ozon. Argazkia: Manu Dacosse. Musika: Evgueni Galperine, Sacha Galperine. Muntaketa: Laure Gardette. Aktoreak: Melvil Poupaud, Denis Ménochet, Swann Arlaud, Éric Caravaca, François Marthouret, Bernard Verley, Martine Erhel, Josiane Balasko. Iraupena: 137 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Lyonen bizi da Alexandre bere familiarekin. Egun batean ustekabean jakingo du boy scout bat zenean beraz abusatu zuen apaizak haurrekin jarraitzen duela lanean. Borrokaldi bati ekingo dio, eta berarekin elkartuko dira François eta Emmanuel, apaizaren beste biktima batzuk, hitzen bitartez haien sufrimenduaz libratzearren. Baina beren testigantzen jazarpenek eta ondorioek ez dute, ordea, inor onik utziko.
François Ozonen film berria. Zinegileak hogei film inguru zuzendu ditu azken hogei urteetan, besteren artean, Sitcom (1998), Swimming Pool (2003), Dans la maison (2012) eta Frantz (2016).
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika 2019 zikloaren testuinguruan:
Karlos Linazasoro
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Aritz Gorrotxategi
Musika: Jon Goiri (biolontxeloa)
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962), filologoa da ikasketaz, eta liburuzaina lanbidez. Haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako liburuak idatzi ditu. Azken atal honetan, ipuinak, nobelak, poesia, antzerkia eta aforismoak daude. Ugari ditu poema liburu eder eta handiak: Udazkeneko karabana erratua (Elkar, 1991); Euriaren eskuak (Alberdania, 1995); Denbora aleak (Pamiela, 2005), beste hainbaten artean. Xabier Lete I. Saria irabazi zuen,Ezer gehiago behar gabe (Pamiela, 2012) lanarekin. Lurra bere erro gorrira (Balea Zuria, 2018) titulupean kaleratu du tolosarrak bere azken poema-bilduma. Karlos Linazasororen poemen antologia bildu zuen XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumak.
Modernisten urdina, surrealisten zentzumen-nahastea, erromantikoen natura… baliabide ugari eta tonu sakona erakusten ari da urteokaz Karlos Linazasoro.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Konstituzio Enparantzan, Donostiara Korrikaren iritsiera ospatzeko.
Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Nora Garzia eta Jone Murua animatzaileen laguntzaz.
Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Laurogeiko hamarkadaren hasieran, transexualitateari buruzko ez jakintasunaren ondorioz, emakumez jantzitako gizon bat ikusteak, baita alderantzizkoak ere, kabaret baldar edota txistetzat jotzen zen. Oro har, txantxaz betetako bitxitasuna. Baina zer gertatuko litzake, ustez mozorrotua dagoen pertsona hura, inoiz baina gehiago bera sentituko balitz? Zer gertatuko litzateke hasieran barregarritzat hartzen genuen hori, inondik inora hórrela izango ez balitz?
17:15 - Bartzelona hiribidea 6
PETO TAILERRA
MERIENDA
material salmenta
BEROKETA - PREST!!!
18:45 - KORRIKA 21 auzotik pasako da
(IESU paretik Loiolarantz)
Ondoren,
TRIKI-POTEOA auzoko tabernetatik
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
17:00-19:30 Haurtxoko eta Gaztetxokoen eskutik jolasak, eskulanak.
Talde argazkia.
19:00-20:00 TXOKOLATADA
19:56-20:23 KORRIKA INTXAURRONDON
Physis Versus Nomos 2010 urtean jaio zen Beñat Antxustegik (gitarra eta ahotsa) buruan zituen abestiei bidea emateko. Hainbat lan kaleratu ditu bakarlari gisa hasitako proiektu honekin: Zartada eta Ferekaren artean (2011), Ezin (2013) eta Saudade é fatal 2 (2016).