Munduko hainbat tokitan barrena ibili ondoren, ekaitza etxean askatzeko unea iritsi da. Aitzstar laugarren diskoak lurralde eta bide berriak irekitzen dizkio basamortuko rock idorrari, zeinak paisaia stoner eta 70eko hamarkadaren intentsitatez jokatzen duen, XXI. mendeko gizarteak behar dituen erritmo astun kutsakorrek eta alarauek bultzatuta. Oso talde gutxik erakusten duten intentsitatea dute agertokian. Kortseak kenduta, muga-eremuetara edo psikodelikoetara hurbiltzen dira. Disko honetan murgiltzen ez dena, aurreko kontzertuetako batean gor geratuko zen seguruenik.
Entzulea asaldatu nahi dute eta, ohi bezala hitzek ironiarako eta bigarren irakurketetarako atea zabalik uzten duten arren, musikak gordintasuna besarkatu duen bezala, letrak ere kritika zorrotzera hurbildu dira. Arimen salerosketa, denboraren iragana edota errua bezalako zingira abstraktutan murgildu badira ere, nagusiki sistema sustengatzen duten egiturak salatu eta hauek kiskaltzeko deia da Tenpluak erre diskoa, musikagintza sektorearen baitan nagusitu den "sortu, saldu, ahaztu eta hil" logika eraisteko oihua.
Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz. Lebitazioak, agerpenak, hipnosia... eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle haundi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz.
Edad: +4
Informazio gehiago: Sun Magoa.
Istorioa, zapata ez duen pertsona batekin hasten da, La Cascareran, hain zuzen ere, laranja usaina duen fabrika batean.
Edad: -5 años.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan emanaldiaren egun berean 16:30an, edukiera bete arte.
Bi saio:
Lehen saioa: 17:00. Saioaren aforoa 70 pertsona
Bigarren saioa: 18:00. Saioaren aforoa 70 pertsona.
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.