Oharra: bisita eskainiko duen pertsona aldatu da.
Juan Inazio Hartsuaga idazleak bisita gidatua eskainiko du Arzak bere saltsan erakusketara, hasieran Aizpea Goenaga izango zela iragarria zegoen arren.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Kutxa Ekogunea parkean zehar arrautzen bila ibili ondoren herrialde eta kultura desberdinen ohiturak jarraituz arrautzak apainduko ditugu.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.