Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Baserriaren erro ekonomikoak: Gipuzkoako landa-paisaiaren eraikuntza historikoa
Azken 500 urteetan, Gipuzkoako landa-paisaiak baserria izan du oinarrizko unitate, haren inguruan egituratzen baitira baliabide ekonomikoak (landak, mendiak, abereak) eta baita harreman sozialak ere. Hala ere, antolakuntza-eredu hori prozesu historiko luze baten emaitza da, eta etengabeko aldaketan dago gainera, unean uneko baldintza eta beharretara egokituz. Bilakaera horren nondik norakoak ulertzeko, ezinbestekoa da gure herrien lurraldetasuna nola eratu den aztertzea, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza natura eraldatzeko eta 'giza-ingurune' bat sortzeko oinarri eta motore izan direla aintzat hartuz.
Hizlaria: Josu Narbarte Hernandez (Irun, 1992) Artearen Historiako graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Paduako eta Sienako Unibertsitateetako ikerketa-proiektuetan parte hartuz formatu zen arkeologian eta, Gipuzkoako museo eta erakunde kultural desberdinetan lanean aritu ondoren, egun doktoregoa burutzen ari da EHUko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen gaineko ikerketa taldean. Azken urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu arkeologikoak zuzendu ditu lurraldeko herri desberdinetan, landa-giroko ondare kulturala ikertu eta balioan jartzeko xedearekin.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Urgulleko Natur Txokoa, lurrak, urak eta aireak bat egiten duten txoko berezia da. Leku paregabea da elementu hauek aztertzeko, eta beren propietateak aztertuz jolas eta esperimentu dibertigarriak egiteko.