Euskal ahozko tradiziotik hitza eta pintzela lagun, ipuinak marraztu eta kontatu egiten dituzte Ixabel Agirresorobek eta Mattinek. Umore ona dute lagun.
Ilustratzailea: Mattin.
Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresorobe.
Areto nagusia.
Adina: +4 urte
DANIMARKA. Zuzendaria: KARTEN KIILERICH.
Kalleby izeneko herri daniar batean bizi da Albert txikia. Haur oso trakets eta bihurria da. Haren azken bihurrikeriak herri osoa haserrerazi du eta hanka sartzea konpondu beharko du Egon adiskidearen laguntzarekin.
Adina: guztiontzat
Albert (2015) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Artzaintzaren inguruko ikus-entzunezko berria jarri du museoak erakusketa iraunkorreko "Tradizioak bizirik dirau" atalean. Bertan artzaintzarekin lotutako aspeltuak errepasatzen dira Fermin Leizaola etnografoaren parte hartzearekin: ofizioaren aldaketa, ezaugarriak, artzainen bizimodua...
Horrekin lotuta, artzainen bizimodua ezagutzeko tailerrak antolatu ditu museoak haurrei zuzenduak:
Aprilak 23, Artzain tresnen apainketa Apirilak 24, Hots tresnen tailerra, Soinuenearen eskutik Apirilak 25, Artile tailerra, Mutur-beltz elkartearen eskutik Apirilak 26, Lanabesak eta prozesuakHaurren adina: 6-10 urte
Prezioa: Haur bakoitzeko: taller bat 3 , bi taller 5 , hiru tailer 7.5 , lau tailer 10 .
Haurrentzako tailer hauez gain, publiko guztientzako erakustaldiak egongo dira ere Pazko Astean (apirilaren 24tik 27ra) eta Fermin Leizaolaren hitzaldia apirilaren 9an.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Liburuaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoa plazako Liburu Azokan Donostia Kulturaren gunean egingo diren jardueren egutegia:
9:30 Irekiera, Txistularien Udal Banda
10:30-11:30 Gailur Ekaiztsuak, Emily Brontë. Irakurraldia Irene Aldasoro eta EIZIE. Euskara
12:00-12:45 Yogipuinak, Maite Arrese. Haurrentzako yoga eta ipuinak batzen dituen saioa. + 4 urte, heldu batekin. Euskaraz
12:00-13:30 Donostia años 20: un viaje literario en el tiempo. Literatur ibilbida: Amaia García eta Slawka Grabowska. Aktore gonbidatua: Maria Alonso del Val. Izen ematea: liburutegiaalderdieder@donostia.eus Castellano
13:00-14:00 Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria. 50. urteurreneko irakurraldia. Euskaraz
16:00-16:30: Donostia Book Club, On Cats, Doris Lessing
16:30-17:00: Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza. Peter Pan, Kalafate bildumako liburu berriaren aurkezpena. Elebiduna.
17:30-18:30 Pupu ipuinen munduan. Publiko familiarra. Euskaraz.
19:00 Poesia-kaxa, Amaia Lainon. Euskaraz.
Kondairak dio 1813ko Donostiako sutetik ihesi familia bat Urgull mendian babestu zela, eta bertan altxor eder bat ezkutatu zutela. Pistak jarraituz eta frogak gaindituz denon artean aurkituko dugu.
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat...