Ana Elorza (sopranoa), Francesca Romana di Nicola (harpa) eta Juan Kruz Igerabide (testua).
Gai klasikoak eta herrikoiak eskainiko dituzte zenbait ikuspegitatik: tragedia, galera, dolua, alaitasun beltza, umorea. Musika instrumentala, kantua eta errezitazioa txandakatuko dituzte.
Jarduera hau eleanitza izango da eta elizan izango da.
Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakiak, naturaren parte gisa, ingurunea errespetatu eta zainduko du, baina halako batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniek dirua emango diote. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du, baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da.
Informazio gehiago: Gu, Borobil Teatroko webgunean
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Artzaintzaren inguruko ikus-entzunezko berria jarri du museoak erakusketa iraunkorreko "Tradizioak bizirik dirau" atalean. Bertan artzaintzarekin lotutako aspeltuak errepasatzen dira Fermin Leizaola etnografoaren parte hartzearekin: ofizioaren aldaketa, ezaugarriak, artzainen bizimodua...
Horrekin lotuta, artzaintzaren inguruko erakustaldiak egongo dira museoko klaustroan:
Apirilak 24, 17:00. Hots tresnen erakustaldia Soinuenearen eskutik Apirilak 25, 17:00. Performancea. Laurita Siles. Mutur-beltz elkartearen eskutik. Apirilak 26, 17:00. Artzaintza: bizipenak eta kontakizunak Apirilak 27, 11:00. Gaztagintza erakusketa eta dastaketa.Erakustaldi hauez gain, haurrentzako tailerrak egongo dira ere Pazko Astean (apirilaren 23tik 26ra) eta apirilaren 9an Fermin Leizaolaren hitzaldia.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).