Aurten helduen III. Antzerki ikastaroa antolatu du Bagera Elkarteak.
Apirilaren 29an hasiko da ekainaren 17ra arte, astelehenero, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara Bagera Elkartean. Oihana Maritorenaren eskutik abiatuko da tailerra (euskara irakaslea eta aktorea).
Ikastaroak 20€ balio du (bazkideek eta langabetuek 15€) eta izen-ematea bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz egin behar da.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezgutzen dituen bitartean.