Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua erakusketa iraunkorrean eta Arzak bere saltsan erakusketan barrena. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Bisita honek gure gastronomiaren historian mugarri izan diren uneak errepasatuko ditu, horietako batean, Arzak sukaldari eta jatetxean geldiune berezia eginez, erakusketaren bidez.
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita eta Arzak bere slatsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Sarrerak museoko harreran daude salgai.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezgutzen dituen bitartean.