Victoria Eugenia Antzokia izango da Denontzaten lehen geldialdia. 2019ko biraren barruan doa emankizun hau, eta Sonakay Denontzat proiektua dakar mamituta, flamenkoko euskal taldearen lehen albuma. Sonakayk ikuskizun guztiz berria sortu du, dantza flamenkoa eta euskal dantza biltzen dituena, eta hogei lagun agertoki gainean. Besteak beste, María Berasarte (abeslaria), Iker Lauroba (abeslaria), Iñaki Salvador (piano-jotzailea), Erreka Dantza Taldea, Soledad Ruíz (bailaora) eta Aritz Salamanca (dantzaria).
Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu edo baztertzea; hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi.
Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.
6 urtetik aurrera
Informazio gehiago: Gorakada Teatroa
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Ruper Ordorika Kursaalera helduko zaigu bere luxuzko Mugalaris taldearekin. Kontzertuan sasoi ezberdinetako kantuak entzungo ditugu, bere zuzenekoetan eskaintzen duen indar eta fintasunez. Ruper Ordorika, hamabost disko baino gehiagorekin, euskal kantuegile gorenetako bat dugu, ezbairik gabe.
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezgutzen dituen bitartean.