Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Juan Kruz Igerabide-ren Labur txintan izango dugu eskuartean.
Liburua zein liburutegitan topatu
Literatur solasaldiak 2018-2019ko programazio osoa
Hurrengoa ekainaren 3an, Deserria haurtzaro, Maddi Zubeldia
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Apirilaren 23ko oharra: Felipe Uriartek ezingo du maiatzaren 6an Intxaurrondon egon eta, beraz, bertan behera geratu da ekitaldi hau. Barkatu eragozpenak.
Kashgar hiriak garrantzia handia izan zuen Setaren bidean: Xian Txinako hiriburutik Kashgarreraino karabanek gameluz egiten zuten bidea. Kashgarren, eta Pamierreko mendiak igaro ahal izateko, gameluak utzi eta zaldiz abiatzen ziren Istanbul edo Damaskoraino.
Setaren Bidearen hegoaldeko adarrean Koskulak Mendia Kunlun mendilerroan kokaturik dago, 2008ko uztailean euskal espedizio batek Koskulak mendia eskalatu zuen.
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.