Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Zuzendaria:Yunfei Wang. Txina
10 urteko neskatila bihurria eta abenturazalea den Yugo-k bere aitari istorio bera kontatzen dio beti: bera izan zela hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari gizaki bakarra. Hodeietako erresuman Lala eta Osaba Artzaren laguna egin omen zen. Eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borroka egin zuten. Jenerala Erresumako agintariazenaren aurka altxa zen nahiz eta agintariaren azken nahia, hil aurretik, Lala bere ordezkoa izatea zen.
Aranzadiko Astronomia saileko kideen eskutik.
Hitzaldi honetan konstelazioak zer diren ikasiko dugu eta konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, planisferio bat eraikiko dugu euritako batean.
"Bizitza guztia" darama bizikleta gainean Mamen Etxaniz "Kinttela"-k (Azkoitia, 1961). Pasa den ekainean aurrejubilatu egin zen, eta, denbora nahikoa zuela aprobetxatuz, bizikleta hartu eta AEBetako "Route 66" ibilbidea egitera animatu zen, bakar-bakarrik. 3939 kilometro ditu errepideak, eta sei estatu gurutzatzen ditu: Illinois, Missouri, Texas, Mexiko Berria, Arizona eta Kalifornia.
"Soinujolearen semea" Bernardo Atxagaren eleberri pertsonaletako eta adierazgarrienetariko bat da. Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velázquezena da. ETBren partaidetza du lanak, eta Filmax eta Barton Films izango dira banatzaileak.
Industrializazioak gizartearen modernizazioa ekrri zuen eta aldaketa sakonak eragin, esparru ezberdinetan: gizartea, kultura, lana, politika. Aldaketekin batera krisisaldiak ere izan ziren, gizartean eta populazioaren pentsamoldeetan eragina izan zutenak. Donostiak eta Urumeak fenomeno honen inguruan badute zer esana...
Bisita gidatua San Telmo Museoko Industrializazioa atalera, Cristina Eneak antolatutako Hidrologikak proiektuaren barruan.
Bisita gidatua doakoa da baina aurrez izena eman behar da. Izen-ematea eta informazio gehiago: Cristina Enea Fundazioa