Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Bagera Elkarteak eta Irutxuloko Hitzak Bageralako Nor! festa egingo dute maiatzaren 10ean, Antiguako Doka kafe antzokian. Atzean Zuloakeko kideek bakarrizketa egingo dute bertan, eta Kilimak, Nerabe, North-asuna eta Rude Kanka artistek musika emanaldiak eskainiko dituzte ere, 19:00etatik aurrera.
Jaialdirako sarrerak (5 euro) jada salgai daude Plateron (Antigua), Pandoran (Gros), Aurreskun (Parte Zaharra), Irutxuloko Hitzan eta Bagera Elkartean.
Deus Ez gipuzkoako power trio bat gara eta euskaraz abesturiko rock alternatiboa lantzen dugu. Eric Deza, Koldo Sagarzazu eta Alex Etxeberria. 2017ko udaran gure lehen diska graba tu genuen, “Deus Ez” izenekoa. Diska autoekoiztua da, 1O abestiz osaturikoa, eta bertan rock, punk edota metal estiloak aurkitu daitezke, melodía zaindu eta indartsuekin.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jon Maia .
Gai-jartzailea: Amaia Agirre .
Antolatzailea: San Martin Merkatua
Istorioa hasten da Harry Goodman detektibea desagertzen denean. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena,baita bere burua ere!