Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Literatur solasaldia Katixa Agirre idazlearen Amek ez dute liburuaren inguruan.
Dinamizatzaile: Juan Luis Zabala.
Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Corto Maltese pertsonaiari buruz hitz egingo dugu.
Corto Maltese pertsonaia Hugo Pratt veneziarrak sortu zuen 1967an.
Corto Maltese Europako nobela grafikorik onenaren kultuko pertsonaia da, baina baita XX. mendeko benetako literatura-mitoa ere. Bidaiaria da, Mediterraneoko itxura anglosaxoi kulturarekin konbinatzen duen marinel ironikoa. Ondasunak baino, askatasuna eta fantasia nahiago duen antiheroia da, munduko lekurik erakargarrienetara bidaiatzeko bultza gaitzakeen Ulises modernoa.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita María Sanchezek egingo du eta Euskal Herriaren historia azalduko du, zehazki, XIX. eta XX. medeen artekoa.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00).
11:00etako saioa euskaraz izango da, eta 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer honetan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute. Era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, erderaz eta ingelesez.
Adin gomendatua: 6 - 12 urte.
Haur liburutegia
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 17:30ean Maria Zambrano plazan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:15ean
6-9 urte: 18:15ean