Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.
Henrik Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira. Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas dira Denise Despeyroux-ren egokitzapen honen protagonista, Raúl Canceloren zuzendaritzapean.
Ekoizlea: Arriaga Antzokia.
OHAR GARRANTZITSUA: Euria dela eta, Txirinbolo ikuskizuna bertan behera geratu da eta bere ordez Eriz magoaren ikuskizuna eskainiko da Morlanseko Bizxilaguneen Elkartean.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Ipuinen bitartez yogako "asana" (jarrera) desberdinak egingo ditugu: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz. Saioaren amaieran, atseden garaia: erlaxazio txikitxo bat egingo da gorputza tenkatuz eta askatuz, haurra guztiz lasaitzeko asmoz. Eta irudimenari esker, haurrari desioak edota kezkak argitzeko bide berri bat emango zaio.
Gorputza, emozioak eta adimena landuko ditugu ipuinen irudimenaz baliatuz.
YOGA + IPUINAK = YOGIPUINAK
Zure barrenera eroango zaituzten ipuinak
Oharra: sarrerak doan banatuko dira haurtxokoan bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Zer dira konstelazioak? Zertarako balio dute? Nola erabiltzen da planisferio bat? Nola desberdintzen dira izarrak eta planetak begibistan? Planisferio bat zer den eta nola erabiltzen den ikasiko dugu eta, programa informatiko baten laguntzaz, konstelazioak desberdintzen eta zerua ezagutzen hasiko gara.
Adina: 6-12 urte.
Izen-ematea: Casares Kultur Etxean maiatzaren 2tik aurrera.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan

6-9 urte: 17:00etan

3-8 urte: 17:00etan
Ingurua ikusteko modu bat, hitzezkoa. Lekua eta momentua irakurtzeko modu bat: hitzen bidez esaten dena eta hitzek eurek esaten dutena. Tokiaz, garaiaz.