Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.
Henrik Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira. Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas dira Denise Despeyroux-ren egokitzapen honen protagonista, Raúl Canceloren zuzendaritzapean.
Ekoizlea: Arriaga Antzokia.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Heriotza. Ante la muerte erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Haurtxokoak eta Gaztelekuak Morlanseko Jaietan parte hartuko dute. Ondo pasa nahi baduzu... anima zaitez!
Adina: 5-17 urte
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria antolatu du.
Dinamizatzaileak: Nora Gartzia eta Jone Murua.
PROGRAMA: