Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
"Zerukotik lurrekora", Argia aldizkariaren mendeurrenaren harira antolatutako hitzaldi zikloa.
Azaleko irudiak, artikuluentzako ilustrazioak, umore zintak, kartelak... Euskal Herriaren iruditeria kolektiboari hainbat ekarpen egin dizkio Argia aldizkariak 100 urtean zehar. Asko izan badira ere irudien langintza honetan parte hartu duten marrazkilariak, hitzaldi honetan Antton Olariaga eta Josevisky izango ditugu mintzalari. Olariagak lau hamarkadatan zehar Argiarentzako egindako marrazki garrantzitsuenen errepasoa egingo digu. Testua eta irudiaren arteko harremanak, umorea, euskara bera komunikazio tresna, postergintza, komiki-lanak, diseinua... ibilbide luze horretan lagun. Joseviskyk azken urteetako tendentzia berriak erakutsiko dizkigu.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskadun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Fernando Morilloren Santiago bidearen misterioaliburua irakurriko da.
6 saioz osatua: maiatzaren 8tik ekainaren 12ra arte: asteazkenetan, 12:00tan. 10 pertsona gehienez.
Izen emateko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 7ra. Liburutegian edo helbide honetan : amaraliburutegia@donostia.eus
Info +: lecturafacileuskadi.net
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan
Bela, neska ameslari bat da. Bere aita, berriz, tresnen asmatzailea. Egun batean, aita feria batera joango da, bere asmakizunak erakustera. Baina bidean galdu egingo da eta Piztiaren gazteluan atxilotuta bukatuko du. Bela gaztelura joango da bere aitaren bila. Bertan piztia ezagutuko du eta bihotz oneko pertsona dela konturatuko da.
Tartean, pertsonaia harrigarri ugari ezagutuko ditu; Din-Don ordularia, Lumiere kandela, Gaston gazte harroa eta Lefou bere laguna...
Aktoreak: Igone Amenabar, Oihane Arribas, Paula de la Torre, Garikoitz Díaz, Uxue González, Lorea Landa, Intza.
Informazio gehiago: Gazteen XXXI. Antzerki Topaketa.
“Gure historian, Harri Arotik hasi eta silizioaren aroraino, Brontzezko Aroa tartean dela, material baten aurkikuntzak markatu ditu funtsezko paradigma aldaketa guztiak, giza zibilizazioen oinarrizko garapenari dagozkionez. Hitzaldi honetan, materialek gizadiaren historian zehar izan duten rola zein izan den aztertuko dut, gaur egungo egoerara iritsi arte. Egungo konputazio metodo indartsuei esker, iraultza teknologiko baten atarian gaudela esan daiteke.”
Hizlaria: Maia García Vergniory