Oharra: lan honen gaztelerazko bertsioa maiatzaren 26an emango da Antzoki Zaharrean.
Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da
Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko beste bizitza hori jorratzen du.
Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador dira Luis Elizetxearen lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.
Lugaritzen urtean zehar ematen diren antzerki ikastaroen erakustaldiak
24, ostirala; 20:00. Antzerkia (Hastapena)
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
"Zerukotik lurrekora", Argia aldizkariaren mendeurrenaren harira antolatutako hitzaldi zikloa.
Ehun urte asko ote diren ez dago oso garbi, batez ere poesia maite eta bizi baduzu. Hamar edo hogei balira ere, utopia iparrorratz, enpeinatu beharra da motorretako bat. Horra aldarria, poesia eta kantua bitarteko: Alferrik dugu indarra, enpeinatzea ez bada libre.
Bisita gidatua izango dugu Txemi Valdecantos-en eskutik.
Erakusketa honen azalpenak emango dizkigu: Picasso, Miró, Dalí, Wharhol,...
Erakusketa Areto Berria.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-8 urte: 17:00etan
Castillo Suarez (Altsasu, 1976) Euskal Filologian lizentziatua da eta, ogibidez, administrazioko euskara teknikaria. Haren literatura lanak ibilbide oparoa du, eta azken bi hamarkadetan argitaratutakoak euskal poesiako ahotsik pertsonal eta berezienetakoa bihurtu du. Mugarri estaliak (Susa, 2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar, 2008) eta Urtebetetze festa (Elkar, 2012) poema-bildumak idatzi ditu, besteak beste. Eta aurten etorriko da altsasuarraren poema-liburu berria, Irautera. Poesia ez ezik, haurrentzako liburuak ere idazten ditu. Ebelina mandarina (Erein, 2010) ipuinarekin irabazi zuen Lizardi Saria, haur eta gaztetxoen euskarazko ipuingintzan izen eta garrantzi handienetakoa duen saria.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.