Ander Mujika (gitarra elektrikoak), Jabier Muguruza (ahotsa eta sanplerra).
Jabier Muguruzaren azken diskoak, hamabosgarrena kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (Carasueño) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.
Gure kulturaren eta gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen duen bisita gidatua erakusketa iraunkorrean eta Arzak bere saltsan erakusketan barrena. Amaieran, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa izango da Bokadon.
Bisita honek gure gastronomiaren historian mugarri izan diren uneak errepasatuko ditu, horietako batean, Arzak sukaldari eta jatetxean geldiune berezia eginez, erakusketaren bidez.
Ikusi hemen San Telmo pil-pilean bisita eta Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Sarrerak museoko harreran daude salgai.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Ehun bat joko industria tradizionala uztartuz, Kulkiren eskutik. Gidatua.
Kanta programa honekin guztiz bat datozen jarduerak. Hemezortzi urtez jarraian, lagun taldea Larrotxene parean elkartu eta kantua (eta dantza) kalera aterako dugu, gure auzoko etxarte eta plazetara; ondoren, kantua elkartera eramango dugu, lagunartearen epelera.
Kantu jira: 19:30ean.
Kantu afaria: Zulo zahar elkartea. 21:00etan. Prezioa: 25 euro (txartelak Larrotxene Kultur Etxean salgai lehenengo emanalditik aurrera).
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-8 urte: 17:00etan
Balezaleek Euskal Herrian utzitako ondarearen inguruko oinezko ibilbidea. Euskaraz. Izen ematea beharrezkoa.
Aduanen aldaketa itsasora (1727-1723), 1718ko Matxinada, 1719ko inbasioa eta 1727ko Kapitulazioaren sinatzea, Koroa eta Probintziaren artean, ulertzeko probintziako mandatariek, batik bat, itsas ekonomian interesak zituzten negozio gizon nagusiek, hartutako zenbait erabakiak baloratu behar dira. Ekimen horiek, batzuetan Koroak sartu nahi zituen erreformen alde eta bestetan kontra agertu ziren, baina azkenean egindako erreformak zein sortutako gatazkek beren alde jartzen lortu zuten.
Hizlaria: Xabier Alberdi Lonbide (Albaola / Itsas Museoa)
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.
Pausoka Elkarteak, Irrien Lagunak eta MondragonLinguak bat egin dute ikuskizunak eta haur-jokoak nagusi izango diren jardunaldi hau antolatzeko Enpatia lortzeko komunikazioa hobetzea xede izanik, MondragonLingua, Irrien Lagunak eta Pausoka Elkartea elkarlanean aritu dira, behar bereziak dituzten neska-mutilen errealitatea ezagutzera emateko. Jaialdia Donostiako Artzain Onaren Enparantzan izango da ostiralean, maiatzak 31. Bertan, antzerkia -Irriak Plazan ikuskizuna-, musika, dantza, umorea eta ingelesezko eta euskarazko tailerrak eta jokoak izango dira nagusi. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Koldo Mitxelenaren kanpoaldean.
Elkartearen 20. urteurrenaren ospakizunen barruko beste ekitaldi berezi bat izango dugu hilabete honen amaieran. Maiatzaren 31n, ostirala, 21:00etan, IPUIN AFARIA izango dugu elkartean. www.BOOKTEGI.eus literatura webgunearen lankidetza bidez antolaturik.
Izena emateko: txirain20@txirain.eus / 943312854 / info@booktegi.eus
Afariaren prezioa: 20 euro.
Animatu eta eman izena!! ON EGIN!!