Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Leihaketako irabazleen show nagusia.
5-17 urte bitarteko haur eta gazteen artean euskarazko sormen artistikoa sustatu eta ondo pasatzeko ekimena da Izarrak Plazara.
Taldean edo bakarka, euren abileziak jendaurrean erakusteko ekimena da: musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea...
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.