Oharra: Bisita Juan Inazio Hartsuagak eskainiko du, ez Xabier Gutierrezek, hasieran iragarria zegoen moduan.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehentik ostiralera, 12:00-14:00)
Ikusi Arzak bere saltsan erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Soinu artean murgilduta bizi gara (trafikoa, mugikorrak, etb.). Baina non daude naturaren soinuak eta zeintzuk dira? Tailer honen bidez bost zentzuak landuko dituzu, prest al zaude?
Adina: 3 - 11 urte
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.