Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean Santiago plazan
6-9 urte: 17:30ean Maria Zambrano plazan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:15ean
6-9 urte: 18:15ean
Abiapuntua besterik ez dute, gaur egungo gatazkek edo kezkek... Publikoari zer irudituko zaio? Lagunduko dute irtenbideren bat topatzen? Galdera guztiek erantzuna behar dute? Badute?
Aktoreak: Olaia Sorondo, June Imaz, Naiara Lekuona, Maider Iparragirre, Aiora Mitxelena, Laiene Aranburu, Malen Elizasu, June Manjarrea, Luix Mitxelena, Malen Frantxesena, Lohizune Telletxea eta Uxue Eskudero.
Oharra: sarrera salmenta maiatzaren 17an 11:30ean hasiko da.
Informazio gehiago: Gazteen XXXI. Antzerki Topaketa.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.
Euskarazko Wikipediarekin elkarlanean egingo den proiektua da. Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko dugu. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, interesatzen zaizkigun gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko. Tresna hau, uztailean Hirikilabsen egingo den Wikitokapetan erabiliko da.
Inprimagailua egiteko Raspberry Pi konputagailua erabiliko da, eta Python programazio lengoaia bidez aplikazio berezi bat sortuko da Wikipediako edukiak identifikatu, sailkatu eta inprimagailura bidaltzeko. Horrez gain inprimagailu-kaxa izango dena diseinatu eta eraikiko da fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.