Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Monda eta Lironda pailazoak umeekin jolasteko agertzen dira. Mondak ispilu magikoa aurkitu nahi du eta Lirondari benetako dinosauroa ikustea gustatuko litzaioke. Publikoaren laguntzaz lortuko dute baten bat egia bihurtzea?
Edad: Denontzat
Oharra: Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Sarrerak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskadun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Fernando Morilloren Santiago bidearen misterioaliburua irakurriko da.
6 saioz osatua: maiatzaren 8tik ekainaren 12ra arte: asteazkenetan, 12:00tan. 10 pertsona gehienez.
Izen emateko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 7ra. Liburutegian edo helbide honetan : amaraliburutegia@donostia.eus
Info +: lecturafacileuskadi.net
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan
Egilea: Daniel Salomone González
Zuzendaria: Mikel Sarriegi
Aktoreak: Maitane Antigüedad, Markel Sainz, Iñigo Juaristi, Carla Iradi, Ainhoa Pérez.
Londreseko Whitechapel auzo arriskutsuan gaude, 1888.urtean. Gauza ikaragarriak gertatzen ari dira. Gaizkile bat, Jack Destripatzailea ezizenez ezaguna dena, emakume prostitutak hiltzen ari da oso modu basatian. Hiria beldurtuta bizi da polizia hiltzailea nor den ikertzen ari den bitartean. Nor izango ote?
Informazio gehiago: XXXI Muestra de Teatro Joven.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.
Euskarazko Wikipediarekin elkarlanean egingo den proiektua da. Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko dugu. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, interesatzen zaizkigun gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko. Tresna hau, uztailean Hirikilabsen egingo den Wikitokapetan erabiliko da.
Inprimagailua egiteko Raspberry Pi konputagailua erabiliko da, eta Python programazio lengoaia bidez aplikazio berezi bat sortuko da Wikipediako edukiak identifikatu, sailkatu eta inprimagailura bidaltzeko. Horrez gain inprimagailu-kaxa izango dena diseinatu eta eraikiko da fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.