Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 17:00etan
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:30ean
6-9 urte: 17:30ean
Egilea: Taldean
Zuzendaria: Mikel Sarriegi
Aktoreak: Amaia Iraundegi, Beñat Iturbe, Garazi Mitxelena, Jone Regla, Nagore Sarasola.
Bizikletan istripu larri bat izan ondoren, Patxi, koma sakonean dago ospitale bateko gelan. Ospitaleko langileek senitartekoak deituko dituzte Patxi artifizialki bizirik mantendu edo ez erabaki dezaten. Urteak dira Aitor eta Maite anai-arrebak Patxitaz ezer jakin gabe bizi direla. Erabakia ez da erraza izango, ze Patxi ez da "zehatz-mehatz" dirudiena eta, badirudi, sekretu bat gortdetzen duela. Ezusteko harrigarriak ekarriko dituen sekretu bat.
Informazio gehiago: XXXI Muestra de Teatro Joven.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Solasaldi informalak izango dira, biografia linguistikoak oinarrian hartuz, euskararen biziberritzearen gako nagusiak lantzea izango da helburua. Gai soziolinguistikoek gure esperientzia pertsonaletan eta eguneroko bizitzetan duten isla agerian jarri nahi dugu: ditugun bizipenak, gogoetak, kontraesanak eta abar. Horretarako bi gonbidatu elkarrizketatuko ditugu: Begoña del Teso (zinema-kritikari eta kazetaria) eta Jon Garaño (Zuzendaria/Gidoilaria/Ekoizlea). Gidari lanetan Ion Olano arituko da.
Parte-hartzaileak
Sarrerak
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Maider Oleagaren dokumental bat. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat. Proiektuak Ikusmira Berriak laguntza jaso zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gidoien Garapenerako laguntza eta Sortze Dokumentalen Produkziorako laguntza ere.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen disko-liburu berria da Musua.
"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.
Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista...