Lan honen gaztelerazko bertsioa ekainaren 13an eta 16an antzeztuko da Antzoki Zaharrean.
Roman ia 80 urteko gizon bat da, eta behea jota dago emaztea hil zaiolako. Agureak menpekotasun fisikoa du, eta hiru semeek txandaka zaintzen dute eguneko hogeita lau orduetan. Hiru hilabeteren ondoren, semeak jota geratu dira, eta egoitza batean plaza bat noiz sortuko zain dauden artean, Julieta kontratatzea erabakitzen dute, paperik gabeko immigrante bat, auzoko parrokoak hala aholkatuta, nahiz eta Romanek uko egin dion beti semeek ez beste inork zaintzeari.
Egoera gero eta zailagoa da, eta semeek iraganaren aurrean jarri beharko dute, beren frustrazio eta liskarrekin eta, batez ere, aitaren autoritarismoarekin, zeina orain gainbehera baitoa. Izar bat zeruan nola, halaxe agertuko da maitasuna, baina diru-goseak, harrokeriak, intrantsigentziak, aurreiritziek eta beldurrak galarazi egingo diete izar haren atzetik joatea. Itsutasuna erabatekoa izango da, eta patua nagusituko zaie, tragedietan nagusitu ohi den gogortasunaz.
José Ramón Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxeberria dira Iñaki Rikarteren lan honen protagonista, Anartz Zuazuaren zuzendaritzpean.
Mozoloaren bidea liburuko ilustrazioak osatzen dute erakusketa. Ainara Azpiazu Adurizen marrazkiak XIX. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketaren oinarria izango dira.
Informazio gehiago: Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"ren liburuxka (pdf).
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamalau auzotan antolatuko. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
3-5 urte: 17:00etan
6-9 urte: 18:00etan

6-9 urte: 17:00etan

3-8 urte: 17:00etan
Duela 25 ikasturte Bagerak jarri zuen martxan Mintzalaguna egitasmoa. Horren ondoren, Euskal Herriko herri eta hirietara ere zabaldu da. Urteurrenak merezi duelako ospakizun jaialdi bat antolatu dute ekainaren 14an. Mintzalagunean ari zareten guztiak eta 25 urte hauetan zehar aritu direnak elkartu nahi ditugu, beraz, aurreko ikasturteko mintzalagunekin harremanik baduzue animatu itzazue urteurrenean parte hartzen!
Arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan ekitaldia izango da eta ondoren Kresala elkartean afalduko dugu. Afarirako txartelak maiatzaren 15etik aurrera izango ditugu salgai Bagera elkartean, beraz, azkar ibili eta eskuratu zure txartela!
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia.
Informazio gehiago: www.bagera.eus