Lan honen gaztelerazko bertsioa ekainaren 13an eta 16an antzeztuko da Antzoki Zaharrean.
Roman ia 80 urteko gizon bat da, eta behea jota dago emaztea hil zaiolako. Agureak menpekotasun fisikoa du, eta hiru semeek txandaka zaintzen dute eguneko hogeita lau orduetan. Hiru hilabeteren ondoren, semeak jota geratu dira, eta egoitza batean plaza bat noiz sortuko zain dauden artean, Julieta kontratatzea erabakitzen dute, paperik gabeko immigrante bat, auzoko parrokoak hala aholkatuta, nahiz eta Romanek uko egin dion beti semeek ez beste inork zaintzeari.
Egoera gero eta zailagoa da, eta semeek iraganaren aurrean jarri beharko dute, beren frustrazio eta liskarrekin eta, batez ere, aitaren autoritarismoarekin, zeina orain gainbehera baitoa. Izar bat zeruan nola, halaxe agertuko da maitasuna, baina diru-goseak, harrokeriak, intrantsigentziak, aurreiritziek eta beldurrak galarazi egingo diete izar haren atzetik joatea. Itsutasuna erabatekoa izango da, eta patua nagusituko zaie, tragedietan nagusitu ohi den gogortasunaz.
José Ramón Soroiz, Tanya De La Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota, Alazne Etxeberria dira Iñaki Rikarteren lan honen protagonista, Anartz Zuazuaren zuzendaritzpean.
Ikuskizun honetan hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan du Zirika Zirkus taldeak.
Lehenengo eta behin eszena prestatzen duen ekipoa ezagutuko dugu, zinema munduan, ezezagunenak. Hirukote dibertigarria, haientzat lana jolasa bihurtzen da...
Gero, "artistak" etorriko zaizkigu: ibilbide handiko aktore bat, munduko zuzendaririk ezagunena eta aktoresa berria... a ze kuadrilla!
Adina: familia osoarentzat
Info +: Antzerkia kalean
Haurtxokoak eta Gaztelekuak Ikasbideko Jaietan parte hartuko dute. Ondo pasa nahi baduzu... anima zaitez!
Adina: 5-17 urte
Gaur izeba Margaritaren urtebetetzea ospatu behar dugu.
Margarita izeba martxosoena da eta bere neurrira dagoen opari polit bat egin nahi dio taldeak; bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat; maitasun osoz egindako opariak, erositakoak baino bereziagoak baitira. Baina zer da kasete bat? eta zeintzuk dira bere bizitzako abestiak?
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Haur parketaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Adina: 2 - 11 urte
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea.
Ametsa egia bihurtzeko bidean, Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Paris hiriburu magikoan.
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.