Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskadun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Fernando Morilloren Santiago bidearen misterioaliburua irakurriko da.
5 saioz osatua: maiatzaren 28tik ekainaren 25era arte: asteartetan, 19:00tan. 10 pertsona gehienez.
Izen emateko epea: maiatzaren 27ra arte. Liburutegian edo helbide honetan: amaraliburutegia@donostia.eus
Info +: lecturafacileuskadi.net
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Euskarazko Wikipediarekin elkarlanean egingo den proiektua da. Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko dugu. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, interesatzen zaizkigun gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko. Tresna hau, uztailean Hirikilabsen egingo den Wikitokapetan erabiliko da.
Inprimagailua egiteko Raspberry Pi konputagailua erabiliko da, eta Python programazio lengoaia bidez aplikazio berezi bat sortuko da Wikipediako edukiak identifikatu, sailkatu eta inprimagailura bidaltzeko. Horrez gain inprimagailu-kaxa izango dena diseinatu eta eraikiko da fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.
Edu Zabalaren azken liburuaren aurkezpena, diapositibez lagunduta. 'Aiako, Intxixua' izena jarri dio liburuari; Oarso Bidasoan kokatu du eleberria, eta magiak paper garrantzitsua jokatzen du bertan.
Intxixuak dira protagonista nagusiak, baina ez bakarrak; baskoiak eta zeltak agertzen baitira. Aiako Harria, Jaizkibel eta Larrun mendiek osatzen duten hirukiaren erdian, zeltek hiri bat sortuko dute.