Egilea: Katramila Antzerki Taldea
Zuzendaria: Kristina Ropera
Aktoreak: Itxaso Mendizabal Mujika, Janire San Sebastian Ugartemendia, Ainhoa Mujika Diaz, Amaia Garcia Jimenez, Maddi Ruiz Mangas, Nora Urdanpilleta Mujika, Ainhoa Letamendi Sanz, Nadin Hussein Hernandez, Estitxu Diaz Gonzalo, Jon Olaetxea Araolaza, Arnau Elgarresta.
DRAKONTE, Txou-aren aurkezle eta "Beldurtxo"en gobernadore, gure barrenak dantzan jartzeko asmoz dator!
Guztiz ez bada ere, ia osotasunean, UMOREtik landutako sortze prozesua izan da. Antzezlanak, gure beldurrak, kuttunak eta eramangarriagoak izan daitezen lagundu digu. Bizibidean nekez oztopatzen gaituzten beldurrei, eraldatzeko aukera eman behar diegula erakutsi digu!
Informazio gehiago: XXXI Muestra de Teatro Joven.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Euskarazko Wikipediarekin elkarlanean egingo den proiektua da. Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko dugu. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, interesatzen zaizkigun gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko. Tresna hau, uztailean Hirikilabsen egingo den Wikitokapetan erabiliko da.
Inprimagailua egiteko Raspberry Pi konputagailua erabiliko da, eta Python programazio lengoaia bidez aplikazio berezi bat sortuko da Wikipediako edukiak identifikatu, sailkatu eta inprimagailura bidaltzeko. Horrez gain inprimagailu-kaxa izango dena diseinatu eta eraikiko da fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.