Adarra Saria emango zaio euskal musikaren ondareari ekarpen handia egin dion musikari edo ekimen bati. Sari hau urtero banatzen da ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Victoria Eugenia Antzokian.
Argiago esan daiteke? ORDU MAGIKOA iristen da, Hodei magoa zirraraz, dibertsioz eta magiaz betetako ia ordu batekin iristen da, bereziki magia askorekin. Inork axolagabe utziko duen ikuskizuna, non ez dira une ahaztezinak gertatzeari utziko, txikienak amets egitea, eta helduak haurtzarora itzultzea eragingo dutenak.
Ikuskizun bat non erritmoa ez da gelditzen, non publikoa magoa bezain protagonista izango da, eta non uneoro magia eta umorea bateratu egiten dira. Hodei magoak beti aurkezten digun landutako selekzio musikala, bere presentzia eszenikoari batuta ez dute denbora uzten aspertzeko.
Beti umorea bidelagun zuzeneko antzerkiak eta ikus-entzuneko esketxak nahasten dituen emanaldia. Gainera, euskal talde ospetsu bat izango dugu gonbidatu!
Aktoreak: Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Arrieta, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Beñat Bidegain, Paul Murua, Graxi Arregi, Maddi Olazagoitia, Peru Ansorena, Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere.
Oharra: sarrera salmenta maiatzaren 17an 11:30ean hasiko da.
Informazio gehiago: Gazteen XXXI. Antzerki Topaketa.
Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarrak), David Gonzalez (baxua), Galder Izagirre (bateria).
Berri Txarrak taldeak jasoko du 2019ko Adarra Saria.
Juan González Andrés kazetariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio zuzendariak osatutako Aholku Batzordeak musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko.
Berri Txarrak-en emanaldiek arrakasta handia izan dute herrialde askotan eta taldeak milaka jarraitzaileei eskaini dizkie kontzertuak bost kontinenteetako agertokietan.
Taldeak ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria alkatearen eskutik Donostiako Udaletxean, eta, egun berean, arratsaldeko 20:00etan, taldeak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian.
2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Nor ....................................: XABIER AMURIZA
Saioaren izena...................: "Kantak, poemak, koplak, bertsoak"
Lekua..................................: Antigua Auzoko TXIRAIN ELKARTEAN (Erregezainak 34)
Ordua..................................: 20:00 (Saioa guztiz irekia da, aretoa bete arte)
Saioaren ondoren (21:30)....: Afaria eta lagunarteko kantu saioa (18€)
Afarian izena emateko: 943 31 28 54 / txirain20@txirain.eus
Antolatzaileak ......................: Antiguotarrak Dantza Taldea eta Txirain Elkartea
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.