2 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ekintza gidatuak eta jolas librea Kutxa Ekoguneko Parkean hezitzaileen ardurapean.
Horrela, umeek arratsaldea jolasten pasatzen duten bitartean hezitzaileen ardurapean, gurasoek lan egin edo bere denbora libreaz gozatuko duzue.
NOIZ?
Gure ingurua ezagutu, errespetatu eta modu dibertigarri, didaktiko eta partehartzailez musikan murgilduko gara tailerretan.
Irudimenari bideak zabalduz eta sormena landuz birziklapenaren garrantziaz ohartuko gara.
Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.
Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.
Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.