IKUSKIZUNAREN AZKEN EMANALDIA
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Unai Iturriagak idatzitako lanaren protagonista, Manex Fuchsen zuzendaritzapean.
Xabier Lizaso eta German Ormazabal piano-jotzaileek eta Andoni Egaña bertsolariak bat egin dute bizitzaren bidegurutzeetan hartzen diren bideei buruz musikaren, hitzaren eta bertsoen bidez gogoeta egiteko. Hamazazpi-hemezortzi urterekin Xabier Lizasok eta German Ormazabalek ere izan zuten erabaki behar hori. Biek erantzun bera eman zuten: pianoa. Bi bide desberdin hautatu zituzten garai hartan Xabier eta Germanek. Pianoa bakarrik! tematu zen Xabier. German ez. Baina bizitzak berriz topo egitera ekarri ditu. Bi bide. Bi musikari. Bi piano. Bi-zitza.
Auzoko haur eta gazte edozeini zuzendutako ekitaldia da. Helburu nagusia jokoak egitea, ondo pasatzea eta ikasurteari ongi etorria ematea.
Gaztelekua: 4 x 4 txapelketa, henna tatuaje tailerra,...
Haurtxokoa: Oztopo lasterketa, puzgarriak, jokuak,...
Big Bob Railroad blues taldeak joko du lehenengo, eta Dr. Punko DJ-ak jarriko du musika 1:00etatik aurrera.