Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Hello, Robot erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
AURRE-ESTREINALDIA
Elkano, lehen mundu bira (2019)
Espainia. Zuzendaritza: Ángel Alonso.
Inoiz izan den abenturarik zirraragarriena: lehen mundu bira. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdina izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten bi nabigatzaileen kronika da hau. Fernando de Magallanesen aginduetara abiatu baina Juan Sebastian Elkanok, istorio honen benetako protagonistak, amaitu zuen bidaia.
OHARRA: Gonbidapenak ekainaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).
Haur parketaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Adina: 2 - 11 urte