AEB. Carlos Saldanha.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Izotz Aroa 2 Film Affinity webgunean.
Uda ikastaroetako jardunaldi honetan, Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Ayerbek Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du.
Ikastaroaren zuzendaria: Beñat Sarasola.
Sarrera librea da, baina izena eman behar da. Informazio gehiago: Egunero hasten delako 50 urtez.
Paperaren gainean testu eta irudiak inprimatzeko antzinako teknika da inprenta. Garai batean liburu eta kartelak inprimitzeko erabiltzen bazen ere, gaur egun artearen mundura hedatu da bere erabilera.
Uztaileko Hiria Hackeatu honetan inprenta landuko dugu. Xilografia bezalako teknikak gaurkotu eta teknologia berrien bidez gaur egungo inprentak osatuko ditugu. Tipografiak diseinatu eta kartelak estanpatuko ditugu. Artea, ilustrazioa eta ordenagailu bidezko diseinua landuko ditugu, diseinu propioak egin eta artisau-moduan paperean inprimatzeko.
Horretaz gain, hiria inprenta erraldoi moduan landuko dugu. Kaleko lauza, zoru eta testura kuriosoak bilatuko ditugu, horien gainean tinta eman eta kartel edo oihal gaineko irudi bilakatuko ditugu. Hiriko kale, plaza eta espaloiak inprimituko ditugu.
Adina: +12
Udako goizak igarotzeko plana da honakoa. Asteartetik ostiralera, Hirikilabsen, gazte eta familientzat teknologia txokoak izango ditugu. Txoko hauetan Hirikilabs laborategian lantzen diren gaiak jorratuko ditugu eta proiektuak egiteko aukera izango da. Elektronika, oihalgintza, 3D diesinua edo programazioa izango dira, besteak beste.
Robotak, kamisetak, bideojokoak, plastilina eroalea, zirkuitu elektrikoak etab. egiteko aukera izango dugu. Udako goizak familian edo lagunartean igaro, ondo pasa eta, bide batez, zer edo zer ikasteko espazioa izango da.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.