San Fernando izeneko bidai agentzia proposamen berri batekin dator turismoa beste modu batetara bizi ahal izateko. Bere produktu berriaren ideia nagusia bidaia birtualetan datza: "goza ezazu zure oporrez etxeko eserlekutik mugitu gabe".
Info. +: Antzerkia kalean
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna.
Adina: 2-11 urte