Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Hello, Robot erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.
Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan. Parte hartzaileak: Jokin Eizmendi, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi "Kortaberri", Mikel Lopetegi "Urra", Jagoba Otaegi, Xabier Peñagarikano "Peña", Josu Urbieta y Beñat Telleria "Telleria IV".
Txistularien Kontzertu Nagusiak edo Txistularien Alardeak ohikoak dira Euskal Herri osoan. Normalean hiriburu eta herri askotako jaietan ospatzen dira. Donostiakoa, 1978an jarri zen abian Jose Ignazio Montes Astigarragaren eskutik, Aste Nagusiak herri eta txistu kutsua izan zezan. Parte Zaharreko Konstituzio Plazan edo Ttun-ttun Plazan ospatzen dira. Bertan Euskal Herri orotik etorritako 80 bat txistulari biltzen dira. Gainera, oholtza gainean, metal bostekoa, perkusioa, koroa eta dantzariak ikus eta entzun daitezke. Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean.
GAZTE NAGUSI HOLI FEST Aste Nagusiari hasiera emateko, Oihan Vega, Ainhoa Larrañaga eta Maria Redondo. Musika, dantza, jokoak, sariak....Boulevardean.
Gaua amaitzeko, Oihan Vega irratiko esatariaren musika elektronikoa izango dugu, Kursaaleko espazio irekian. Oihan Vega ezaguna da musika elektronikoa euskararen aldeko jai askotara eramaten duelako, besteak beste, Kilometroetara.
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.