Egun, Esne Beltza taldeko kideen musika ibilbideak aipatzen hastea, taldeak azken lau urte hauetan egindako guztia gutxiestea litzateke. Argi dago, aurretik erretako kilometro horiek guztiek gabe, zaila izanen zela Esne Beltza bezalako musika makina perfektu bat irudikatzea, zapaldutako eszenatoki bakoitza eta grabaturiko disko bakoitza musikari bezala sendotu eta hazteko ezinbesteko bidea izan baita. Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta sei grabatu dituzten estudioko diskoak. Musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza. Ezinezkoa da eremu zehatz batean kokatzea taldearen jarduna. Edozein musika estilo txikia geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia.
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz. Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Bertan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
Kromosoma Tailerrak Domo sistemako (kupula geodesikoa) eraikuntza nola egin irakatsiko digu Clara Campoamor plazan
Ura naturan dugun baliabiderik garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, ezinbestekoa zaigu guri, animaliei, eta landareei bizitzeko.
Aste Nagusi Pirata. Bertso saioa. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Eli Pagola.
Gai-jartzailea: Unai Gaztelumendi Arandia.
Antolatzailea: Donostiako Piratak.
Beste behin ere, Herridantza Dantza Taldea Elkartea kalera irtengo da eta dantzatzera gonbidatuko gaitu. Helburua da dantza tradizionalak berreskuratzea, irakastea eta kalera ateratzea. Beraiekin batera, Jeiki Hadi Taldearen zuzeneko musika.
Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi.
Koruko Ama Birjinaren Eskola 1950.urtean sortua lan handia egin du euskal dantza tradizionala berreskuratzeko, pauso eta erritmoak ikasiz. Gaur egun ordea, tradizioan oinarriturik ditu bere emanaldiak, hainbat koreografia izan ditu nabarmen azken urteetan. Oraingoan euskal dantza tradizionalean eta garaikidean oinarrituriko emanaldia eskainiko dugu, Donostiako portuan gertatu izan diren istorioen islada. Bertan euskal kultura dantza, musika eta abesbatzarekin plazaratuko degu, Eskolaren parte diren hainbat belaunaldiren laguntzarekin.
DANTZA ZUZENDARIA: Mame Amunarriz
MUSIKA ZUZENDARIA: Aitziber Lizarraga
ABESBATZA ZUZENDARIA: Jose Javier Etxeberria
DANTZARIAK: Ainhoa Gaztelumendi, Aitzol Ortiz, Amaia Lasa, Ander Garcia, Ander Liguori, Ane Figueras, Ane Gaztelumendi, Arkaitz Bastida, Eider Apaolaza, Eider Sanz, Eneko Ezponda, Eneko Lopez, Garazi Lasa, Idoia Aranburu, Iker Mateo, Irati Artola, Izar Etxeberria, Jon Mujika, Maddi Nazabal, Maialen Figueras, María Abel, Nagore Bilbao, Naiara Servert, Naroa Etxebeste, Nerea Azkona, Nerea Ramirez, Nora Azurmendi, Oihane Iriarte, Sara Olariaga, Sua Enparantza, Xanti Leonet
MUSIKARIAK: Aitziber Lizarraga, Eider Olasagasti, Eukene Riezu, Ion Gil, Janitz Enparantza, Julen Txabarri, Lierni Arozena, Sergi Jimeno.
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.