Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
Jolas eta kirol-tailerrak, errugbia eta boleibola 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Katalunia plazan. Adin guztietako haurrentzako puzgarriak egongo dira.
Aste nagusia. Bertso saioa . Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia, Maialen Lujanbio .
Gai-jartzailea: Unai Elizasu.
Antolatzailea: Donostia Kultura
Sebastian Dunkerke artista paregabeak ikuskizun dotorea eskaintzen dizue. Magia, umorea eta trebetasuna une atsegina pasatzeko… Horretarako bere laguntzaile xelebreak, Panaiotis Fassoulasek, kolaborazio baliagarria emango dio… Beno, erdipurdiko kolaborazioa… Beno, ez. Hobeto esango genuke saiatuko dela laguntzen baina… Laburbilduz: Panaiotis desastrerik xelebreena dela ikusiko duzue berehala, eta lagundu baino, oztopoak besterik ez ditu jarriko ikuskizuna aurrera eramateko. Zoritxarrez, Sebastianek duen laguntzaile bakarra da eta Egia esan bera ere nahiko mago eta artista eskasa da, beraz… Barre egiteko prest al zaudete?
Hai eta Hezik geuk geure bakeroak nola birzikla ditzakegun poltsa bat egiteko irakatsiko digu Clara Campoamor plazan.
Jolas eta kirol-tailerrak, errugbia eta boleibola 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Katalunia plazan. Adin guztietako haurrentzako puzgarriak egongo dira.
Aste Nagusiko XXVI. Esku Pilota Txapelketako finalerdiak Trinitate plazan.Esku-pilota euskal pilota kirolaren espezialitate bat da, eta frontoian zein plaza irekian jokatzen da. Pilota —larruzkoa— zuzenean eskuz jotzen da. Eskuak esparatrapuz eta oihalez baino ez dira babesten. Binaka edo banaka joka daitekeen kirola da. Funtsean pilotak frontisean jo behar du frontoiaren zoruan bi bote eman aurretik.
Goizaldi Dantza Taldea Euskal Herria lurrez eta bizi-lagunez txikia izan arren, herri-dantzetan egundoko aberastasunez jantzia da. Gipuzkoa hainbat euskal dantzaren kabi izan da. Juan Inazio Iztueta Etxeberriak, Gipuzkoako dantzetan maisu handiak, dantza horiek dantzatu ez ezik besteei ere erakutsi zizkien, eta gogo handiz aritu zen dantza taldeak antolatzen. Horrez gain, 1824an dantza horien era eta aniztasuna liburu batean idatzi zituen; liburu hori hartzen da, hain zuzen ere, gaur egun Gipuzkoako Dantzen erreferentzia nagusitzat. Iztuetaren ondoren, Juan Antonio Olano eta Jose Lorenzo Pujana eta Kandido Pujana aita-semeek hartu zuten dantzak irakatsi eta zabaltzeko ardura. Kandido Pujanak erakutsitakoaren arian 1948an Goizaldi Dantzari Taldea sortu zen Donostiako Dantza Eskolatik (1927an sortua). Harrezkero, Goizaldi Dantzari Taldeak Gipuzkoako dantzez gain Euskal Herri osoko dantza nagusiak ikasi eta erakutsi ditu bai Euskal Herrian bai mundu osoan. Euskal Herritik kanpora hiru aldiz irabazi zuen munduko Sari Nagusia: 1956an Galesen, 1960an Caceresen eta 1961ean Normandiako Gisorsen.Azken urteetan atzerrira egindako bidaien artean aipagarrienetakoa, 2018ko udan AEBko Idahora egindakoa litzateke, bertan Rexburg hiriko Idaho International Summerfest folklore jaialdian parte hartu zuen eta jarrian Boise hiriko Oinkari dantza taldearekin eta Euskal Etxearekin batera, Boseko I. Oinkari eta Goizaldiren Dantzari Eguna antolatu eta ospatu zuen.
Fulanitok eta Menganitok dena prest daukate "Serruchof Handia" jasotzeko. Pianoa ere zorroztua dute, instrumentuak puntuan, dirua ere prest artistarentzat... Baina, Serruchofek bapatean esan die ez dela etorriko eta kontzertua hasteko zorian dago.
Hantxe hasiko dira eskura duten guztiarekin inprobisatu nahian. Baina dena korapilatuko da, baten odez bi "Serruchof" agertuko baitira!
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.