Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Hello, Robot erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
E-mendi Tailerrak forja lanak nola egiten diren irakatsiko dizkigute Clara Campoamor plazan.
Jolas eta kirol-tailerrak, karatea eta saskibaloia 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Katalunia plazan. Adin guztietako haurrentzako puzgarriak egongo dira.
Ainhoa Larrañaga 18 urteko abeslari, aktore eta konpositore bat da. Hernanin egindako telebistako “Kantugiro” lehiaketan parte hartu eta saridun izan da, eta couch izan da hiru urtez Bago!az programan. Orain, banda bat eratu du Iker Laurobarekin eta Garazi Esnaolarekin.
Bi istorio elkar gurutzatzen dira. Hiru txerritxoak desagertu dira. Otsoak bahitu ditu ziur! Otsoa da susmagarri nagusia. Fernandez y Fernandez detektibea kasua ikertzen hasi da. Dena ez da itxuraz ematen duena. Txanogorritxu bere amamaren etxera doa. Ehiztariak lagunduko du, baina musu emateko eskatuko dio. Ez ezetz da. Hori ez du mundu guztiak ulertzen… Genero berdintasuna, errespetua, bizikidetza aurreiritzirik gabe. Patata tropikalak taxutu du obra dibertigarri, pedagogiko, eta sorpresez eta irudimenez betetako hau.
Gero Axular dantza taldea «GERO» taldea 2004. urtean sortu zen euskal dantza sustatu eta kultur aisiako jarduera gisa duen balioa nabarmentzeko asmoz. GERO taldeko sustatzaileek ikusi zuten gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatu ere egin behar dela, baita gazteria motibatu ere proiektu horretan parte izan dadin. Geroztik zazpi ikuskizun plazaratu ditu GEROk: «Sasi Artean», «Lamien Basoa», «Talaia», «Xereta», «Argizaiola», «Itzal Galdua» eta «Agorrila». Lan horietan “jantzi” berri bat eman nahi izan diegu gure dantza eta musikei. Horretarako, bertako dantzak gaurkotu eta, era berean, bestelako musikaz apaindu, argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz hornitu ditugu. Horren bidez, ikuskizun moderno, erakargarri eta hunkigarriak sortu ditugu.
Orain arte GERO taldeak nazioarteko 34 bira egin ditu hainbat herrialdetatik: Frantzia, Belgika, Holanda, Italia, Portugal, Alemania, Hungaria, Polonia, Gales, Eskozia, Serbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia.
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.