Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?
Txalok ekoiztua.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
E-mendi Tailerrak forja lanak nola egiten diren irakatsiko dizkigute Clara Campoamor plazan.
E-mendi Tailerrak forja lanak nola egiten diren irakatsiko dizkigute Clara Campoamor plazan.
Zirku, antzerki eta umorezko obra, publiko guztiarentzat, artista bakarrarekin: Sigimundo, zirkuko teknikak (malabarismoa eta makil txinatarra) eta antzerkiko teknikak fusionatuz publikoa hunkituko duena. Sigimundok ez du jolasteko aukera galduko inguruan gertatzen denarekin inprobisatuz. Sigimundok ateak irekiko dizkie ikusleei haientzat bereziki sortutako eta barrez eta gertaera bereziz betetako mundu batean sar daitezen. Clown-aren lengoaia erabiliz eta haurren zein helduen parte-hartzearekin, pixkanaka haizearen mezua ulertzera eramango ditu.
Conpañía Levelibular-aren eskutik.
Aste nagusia. Bertso saioa . Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Eli Pagola.
Gai-jartzailea: Imanol Artola "Felix".
Antolatzailea: Donostia Kultura
Jolas eta kirol-tailerrak, eskubaloia eta patinajea 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Katalunia plazan. Adin guztietako haurrentzako puzgarriak egongo dira. Ekarri zure patinak.
Lehenengo eta behin eszena prestatzen duen ekipoa ezagutuko dugu, zineman munduan, ezezagunenak. Hirukote dibertigarria, haientzat lana jolasa bihurtzen da... Gero, "artistak" etorriko zaizkigu... ibilbide haundiko aktore bat, munduko zuzendaririk ezagunena eta aktoresa berria, baina aktoresen familia bateko hirugarren belaunaldikoa.
A ze koadrilla.... Zirikan beti bezala, maitasun pila batekin sortu dute, gainerako osagaiak: zirkoa, dantza eta umorea.
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.