Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?
Txalok ekoiztua.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
Argia Badagok beira puzteari buruzko erakuste-tailerra erakutsiko digute Clara Campoamor plazan.
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?
Txalok ekoiztua.
Dj honekin gure txikitxoek salto eta dantza egingo dute lurrean kaktus bat egongo balitz bezala! Ordu beteko dantza eta koreografiak. Dantza eta Martxa
Aste nagusia. Bertso saioa . Bertsolariak: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Ibarzabal.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Antolatzailea: Donostia Kultura
Argia Badagok beira puzteari buruzko erakuste-tailerra erakutsiko digute Clara Campoamor plazan.
2019ko Aste Nagusiko programazioak ikusle mota anitzentzako jarduerak izango ditu.
Udako festetan ezinbestekoak diren jarduerak ez dira faltako: erraldoi eta buruhandiak, suzko zezena, kanoikada, su artifizialak edo Sagueseko kontzertuak.
Udan ohikoak ditugun kirol-jarduerak eta programak modu pasiboan parte hartzeko aukera ematen duten jarduerak ere barne hartzen ditu, hainbat talde eta artistek eskainitako proposamenetan: txistularien alardea, folklore-ikuskizunak, kale-antzerkia... festaz gozatzeko beste modu bat da.
Eta zer izango litzateke Aste Nagusia musikarik gabe? 8 eszenatoki izango ditugu, hirikohainbat txokotan banatuta, abuztuko gauetan aire librean musika-estilo anitzez giza ahal izateko.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.
Jarduera eta joko inklusiboak, urritasunaren arabera (fisikoa, sentsoriala, intelektuala…). Kirolak gurpil-aulkietan, desafio pertsonalak irudi bidezko azalpenekin, joko kooperatiboak.
1976. urtean eratua, Trebeska Dantza Taldea 4 eta 40 urte bitarteko 100 lagunek osatzen dute, 7 musikariko talde batez gain. Bere sorreratik, Trebeska Dantza Taldeak Euskal Herriko dantzak berreskuratzeko lanean dihardu, hauekin lotutako esparru guztietan, hau da, dantza horien exekuzioaren estilo tradizionala, eta garai eta zona bakoitzeko jantziak errespetatuz. Gainera, musikaren ikuspegitik dantzak behar bezala exekutatzea bilatzen dute. Taldeak urteetan egindako lan bikain horrek ondorioak izan ditu, eta esan dezakegu Trebeska Dantza Taldea gure herriaren folklorearen irudi osatua eskaintzeko gai den Donostiako dantza-taldeetako bat dela gaur egun.
Sukaldean egiten dugun bezala, bazkaltzen dugu; sukaldean, maitasunean bezala egiten dugu, eta maitasunean, sukaldean bezala. Bizitza errezeta batean kontatuta, bi pertsonaia su motelean.
Porrusalda, oso errezeta ezaguna, baina gurea sukaldean egiteko modu bakarra da. Gastronomia, lurreko etekinak, jende tipikoa eta atipikoa, herri-kirola, familia jakinduria, juliana erara moztu, baratza, slow food, zen filosofia.