Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
1972an Tom Johnsonek “Four notes opera” (Lau noten opera) sortu zuenetik, urtero interpretatzen da mundu osoan zehar, hainbat hizkuntzatan. Tabakaleran, lehenengo aldiz euskaraz entzuteko aukera izango dugu.
“Lau noten opera” lau notarekin konposatuta dago, baina nota horiek trebezia handiz moldeatuta daude, infinituak direlako itxura emanez. Bost pertsonaiak parte hartzen dute obra honetan, eta denen artean, opera bateko bost ahotsak parodiatzen dituzte, komedia koral dibertigarri bat osatuz. Antzerkitik hartutako tradizio bati jarraituz, pertsonaiek ez dute nahitaez jakin behar agertoki batean daudela. Beren zeregina da guztiz esanekoak izatea eta egileak sortu duen mundura egokitzea, espekulazio partikular oro alde batera utzita.
Ekaitz Unai González da agertokiko zuzendaria, Arkaitz Mendoza musika-eszenaren zuzendaria eta Malús Arbide jantzien arduraduna. Aktoreak, berriz, hauek dira: Miren Urbieta-Vega sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa, Beñat Egiarte tenorra, Fernando Latorre baritonoa eta Pedro Llarena baxua. Eta horiekin guztiekin batera, Pedro José Rodríguez izango da pianoa jotzen.
Euskarazko opera hau Tabakaleraren eta Musika Hamabostaldiaren artean ekoitzi dute. Aurten 80. edizioa beteko duen musika-jaialdiaren barruko musika garaikidearen zikloan sartzen da.
Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna.
Adina: 2-11 urte
Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna.
Adina: 2-11 urte